written by
Eleder . |
.... Espazio Irekiko Teknologia
...
|
|||||||||
|
Zer da Espazio Irekiko Teknologia? Espazio Irekiko Teknologia (EIT edo EI, laburtuta) era guztietako jendeari edozein motatako antolakundeetan bilera eta topaketa argituak sortzen laguntzeko modu bat da. Argi geratu da, halaber, 1985etik-edo, espazioa irekitzeak, nazioarteko aitzindaritza-praktika intentzional gisa, jende arruntak elkarlanean jardungo duen antolakunde argituak sor ditzakeela eta jarraitasunez emaitza ezohikoak sortzen lagundu dezakeela. Espazio Irekiko bileretan, topaketetan eta antolakundeetan parte-hartzaileek beraiek sortzen eta kudeatzen dute euren agenda, hau da, garrantzi estrategikoa duen gai nagusi baten gainean aldi berean emango diren lan-saio paraleloak. Gaia izan daiteke, esaterako: zer estrategia, talde, antolakunde edo komunitate babestu dezakete edo sortu daiteke lankidetzan parte-hartzaile guztien artean? 5 eta 2000+ lagunekin -egun bateko lantegietan, hiru eguneko topaketetan edo asteroko lan-bileran- honako hauxe da ohiko emaitza: antolakundean jada gertatzen ari dena (plangintza eta ekintza, ikastea eta egitea, pasioa eta erantzukizuna, parte-hartzea eta jarduna) konektatzea eta indartzea. Ikusi honako hau ere: WorkingInOpenSpace (Espazio Irekian lan egitea, gidatutako ibilaldia). Noiz eta zergatik? Egin beharreko lana konplexua denean, eragindako jendea eta ideiak askotarikoak direnean, kontua bideratzeko pasioa (eta, beraz, gatazka emateko aukera ere) handia denean, eta gaia burutzeko epea “atzokoa” zenean, orduantxe funtzionatzen du ondoen Espazio Irekiak. “Erantzukizunak zedarritutako pasioa”, “kafe-eten on baten energia”, “intentziozko auto-eraketa”, “lan-esparruko espiritua”, “anabasa eta sormena”, “antolaketa-eboluzioa” eta “gehien behar den unean eta gunean jendea eta antolakundeak mugimenduan jartzeko modu sinple eta ahalmentsua” dela esan izan da. Eta, EIa itxurazko egiturarik ezagatik eta sorpresei ongi etorria emateagatik ezaguna bada ere, oso egituratua suertatzen da Espazio Irekiko bilera edo antolaketa. Baina, hain da egitura hori jendeari eta esku artean den lanari modu perfektuan itsatsitakoa, ze bere zereginean, hau da, lanik onena sustengatzen (ez oztopatzen), igarri ere egin gabe ematen baita. Izan ere, Espazio Irekian ehundutako istorioak eta lan-planak konplexuagoak, sendoagoak, iraunkorragoak izan ohi dira eta adituek edo zuzendaritzak gidatutako diseinuak baino askoz bizkorrago mugi daitezke. Zer gertatuko da? Inoiz ez dakigu zehazki zer gertatuko den jendeari bere lanik garrantzitsuena egiteko espazioa irekitzean, baina honako emaitza hauek berma ditzakegu talde bat Espazio Irekian sartuz gero:
Barri ona, eta barri txarra, funtzionatu egiten duela. Barri ona, jendea eta lana mugimenduan jartzen duelako. Barri txarra, aurrerantzean gauza asko lehengo aldean ezberdinak izatera pasatzea ekar dezakeelako. Nahi diren gauzak agertu daitezke, nahi ez direnak desagertu daitezke eta batzuetan alderantzizkoa gerta daiteke -baina, horrelakoa da bizitza. Labur esanda, beraz, Espazio Irekiak bizia dakar antolakundeetara eta bizitzara dakartza bueltan antolakundeak. Zer da hurrengoa? Webgune hau istorio arrakastatsuz, praktikarako baliabidez eta beste informazio-puska on eta lagungarriz beteta dago. Horiek guztiek “Zer da Espazio Irekia?” galderaren erantzunaren zatia daukate. Hona hemen hurrengo urrats onak izan daitezkeen artikulu batzuk...
|
||||||||||
|
... |